Auzolanaren bidez, egin dezagun posible #alternatibenherria

Izan zaitez #alterlaguna!

alternatibaBizitza burujabea eskubidea osoz. Lelo horrekin ari gara antolatzen Alternatiben Herria. Alternatibak dituen herria herri bizia da, eta Euskal Herrian badira, merkatuen logikoaren gainetik, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jartzen duten alternatibak. Urriaren 24an Bilbon egingo dugun Alternatiben Herria guzti horien erakusleiho izatea nahi dugu.

Ekimen hau aurrera egiteko garrantzitsua da bakoitzaren ekarpena, bakoitzak dituen ahalmenen araberakoa. Horretarako auzolan erraldoia jarri dugu martxan. Bi gauza eskatuko dizkiegu herritar eta eragileei: lana eta dirua. Dirua biltzeko crowdfunding kanpaina jarri dugu martxan. Baina, diruaz gain, boluntarioak ere behar ditugu ekimena aurrera ateratzeko. Izan zaitez #alterlaguna!

Zure ekarpena egiteko, egin klik hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude