Lehen egunean 2.760 euro bildu ditu Alternatiben Herria antolatzeko crowdfunding-ak

GoteoAlternatibak hauspotzea helburu duen Alternatiben Herria ekimena finantzatzeko, horizontalitatearen eta ahalegin txikien baturaren alde egin da. Berotzeko, #alterlaguna traola prestatu genuen sare sozialetarako, astelehen eta asteartean zehar zabaldu eta dezenteko arrakasta izan duena.

Crowdfunding-a atzo jarri zen martxan, Goteo plataforman. Helburua 21.050 euro jasotzea da, eta gutxienekoa 12.180 euro izango lirateke. Lehen egunean, gutxienekoaren %22 jaso du ekimenak, 2.760 euro.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude