Hezkuntza Burujabea Eskubide Osoz

Maila lokalean hezkuntza proiektu bat nola diseinatu, sortu eta garatu ikasiko dugu. Egun martxan dauden esperientziak eredu hartu eta gure ikastetxe, auzo zein herrietan hezkuntza proiektu bat egiteko gakoak eskuratuko ditugu.

Hezkuntza plaza honetan egun Euskal Herriko txoko ezberdinetan garatzen ari diren hezkuntza proiektuak ezagutuko ditugu: Orioko herri curriculuma, Dima eta Egia-ko hizkuntza proiektuak, Ondarroako hezkidetza proiektuak, kanpo espazioen antolaketa hezitzailea, Nafarroako landa eremuko eskolak…

Guzti honetarako herri horietako kideak izango ditugu bertatik bertara gurekin, euren ­zuzeneko esperientziarekin tokian tokiko errealitateak ezagutu eta berriak sortzeko gakoak identifikatuko ditugu. Herriz herrikako esperientziak elkarrekin partekatuz, hezkuntzan ere burujabetza osoa aldarrikatuz, apurka apurka Hezkuntza Sistema Propioaren eraikuntzan motor izango diren hezkuntza proiektuak ezagutuko ditugu.

HEZKUNTZA BURUJABEA ESKUBIDE OSOZ

Arragoa AZOKA

Parte hartuko duten eragileak:

  1. Ahotsa.info.
  2. Sortzen elkartea.
  3. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua.
  4. Ikasle Abertzaleak.
  5. LAB irakaskuntza.
  6. Elhuyar.
  7. Bizilore.
  8. DDT banaketak.
  9. Gallina Vasca.
  10. Hiru Damatxo.
  11. Euskaltzaleen Topagunea.
  12. Banaiz Bagara elkartea.
  13. Taupaka.
  14. EMUN koop.
  15. Errigora.
  16. STEILAS sindikatua.
  17. EHIGE.
  18. ELA sindikatua.
  19. Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea.
Kategoriak: Sailkatu gabea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude