Alternatiba Gara

IMG-20151024-WA0171Gaur, hemen, Alternatiben herrian, oinak lurrean izanda, mundu berria eraiki daitekeela frogatu dugu. Kolore desberdinetako alternatiba praktiko ugari ezagutu eta saretu ditugu, zangoak lurrean bermatuta. Oinak lurrean, bai, baina begirada gora, piztu nahi dugun mundu berria amets eta gidari. Nola piztuko dugu baina, hain urrun dagoen mundu hori?

Difícil conseguirlo individualmente. Esta tarea nos necesita a todas y todos. Las organizaciones sindicales y sociales que conforman la Asamblea Nacional de la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria tomaron la iniciativa. Muchas otras se han ido sumando y han participado en la jornada de hoy. Todas nos hemos puesto de acuerdo en hacer una demostración práctica y en la calle de la capacidad para generar alternativas. Hemos dado un paso fundamental para que las prioridades de cada cual sean prioridades colectivas y para que las prioridades colectivas sean prioridades de cada cuál.

Esku asko eta askoren laguntza behar dugu hori lortzeko. Bakoitzak berea jar dezala. Gaur, esku batzuek berde kolorearen ñabardura guztiak ekarri dizkigute. Gure natura-baliabideak babesten duen berdetik, pertsonen eta ekosistemaren arteko armonia zaintzen duen berderaino. Aditu dugu Lurraren eta haren bioaniztasun osoaren eskubidea: bizitza-iturri izaten iraun dadin, eta gure ibaien alaitasuna alaitasunez jario dadin. Aditu, aditu dugu ere, gure lurraren oihua, zeina frackingaren, energia nuklearraren eta ez buru, ez hankarik ez duten trenen aurka asaldatzen den. Aldarrikatzen dugu klima aldaketa gerarazteko sistema errotik aldatu behar dela; eta premiaz egiten dugu, noiz eta Parisen COP 21a nazioarteko gailurra egingo den atarian. Baina esku berdeak ez dira nahikoa.IMG-20151024-WA0160

Sí, también son necesarias las manos rojas, esas manos que nos muestran que otra economía es posible. Stop a un modelo económico viejo. Stop a que los ricos sean cada vez más ricos. Stop a la pobreza, la precariedad. Que se enteren de una vez: ¡Prohibido explotar a las personas! ¡Las personas trabajamos para vivir, no vivimos para trabajar! Esas manos rojas nos han traído decenas de experiencias que demuestran que las cosas se pueden hacer de otra manera, que se tiene que priorizar el bien común frente a la acumulación del capital. Es fundamental el reparto equitativo de la riqueza.

Baina esku gorrien ahalegina ez da nahikoa izango, esku moreak kontuan izan gabe. Anitzak gara jatorriari, gorputzei, sexu-sexualtasunari, gaitasunei, bizipenei dagokienez. Hala ere, badakigu ezberdinak garela eskubideetan. Aniztasuna aberastasuna da, onarpena eta bizikidetza parekidea lortu nahi dugu, eskubide berdintasuna, gizonek eta emakumeek bizi baldintza duinak eskuratu ahal izan ditzaten. Dena den, esku moreen ahalegina ez da nahiko, inguruan bereizkeria eta erasoek jarritzen dute. Esku gehiago behar ditugu.

IMG-20151024-WA0170Dejad que se acerquen esas manos amarillas. Manos que hablan de todas las opresiones, discriminaciones y violencias que supura este sistema capitalista. Un sistema que nos empobrece, que nos despoja nuestra capacidad de decidir, que nos llena de muros racistas y barreras, que se ensaña con la vida de las mujeres. Esas manos trabajn duro para deconstruir la sociedad capitalista y heteropatriarcal. No nos vale con reconocerlo o lamentarlo, hay que subvertir la realidad, el trabajo, el empleo, las instituciones, la economía, la cultura, la lengua. Pero ¿alcanzamos a alumbrar es mundo nuevo que deje atrás todas estas lacras? Mirad arriba, ¿se alumbra ese mundo nuevo?

Ez! Begira inguruan, mundu triste eta iluna, bere buruaz harro, seguru, agintzailea, ia menderaezina. Esku laranjak behar ditugu, esku horiekin pintatu baititugu morala eta erresistentzia guneak suntsitu nahi dituztenen oldarrei eusten dieten hormak. Mozal legeak ez gaitu ixilduko, ez dugu onartuko euskal gazteria krisialdi honen zeharkako kaltea izatea. Laranjaz pintatu dira ere presoen eskubideak, eta etorkinak abegian hartu ditugu. Etorkizunik gabeko etorkizuna ez da alternatiba. Etorkizuna denontzat izan behar da, bestela ez da etorkizunik.

IMG-20151024-WA0164Ya sabemos lo que hay que hacer en este mundo gris: poner nuestras manos de colores sobre el fondo blanco de un pueblo que quiere decidir. No tenemos las manos vacías. ¡Son tantas las personas y los esfuerzos que nos han precedido! Por eso, con ellas en la memoria, hemos decidido que vamos a decidir. Desde Euskal Herria queremos construir una nueva Europa, social y de los pueblos; desde la soberanía popular escribiremos negro sobre blanco el reconocimiento y las garantías de los derechos sociales, económicos y de ciudadanía; construiremos nuevas instituciones, y diremos cómo se deben gastar nuestros impuestos, organizar nuestra economía, repartir la riqueza, defender la soberanía alimentaria y los recursos del mar; una banca pública vasca, un sector público comunitario, pensiones públicas dignas, superar la opresión de sexo-género … Todo está por escribir y tenemos que decidir hacerlo. La decisión y la palabra está en nuestras manos.

Bostekoa emateko eskuak, besakartzen duten eskuak, nekearen nekez makurturik dauden sorbaldak altxatzen dituzten eskuak, eskuak eskuaren gainean mundu grisa argiztatzeko, mundu berria eraikitzeko. Egin daiteke, bai. Hori da gaur ikusi duguna: euskaraz amestu eta nonahi sortzen diren kultura proiektu eta esperientzia hezigarri guztietan. Herritik eta herriarentzat sortuak direnek, bitarteko publiko eta komunitarioak behar dituzte denongana ailegatu ahal izateko. Asko dago egiteko euskararen erabilera normaldu dadin, baina horretan datza gure apustua. Beste helburuak ere baditugu, adibidez, euskal hezkuntza sistema sortzea, gure seme-alaben euskal heziketa ziurtatuko duen eta gure nortasunean oinarrituta, integratzailea, kulturaniztuna izango den berezko kurrikuluma sortzea, non pertsona aske bihurtuko den Euskal Herri eta mundu aske batean.

IMG-20151024-WA0168Hoy, hemos comenzado manos y colores para alumbrar el nuevo mundo que queremos. A la mañana vientos arrolladores han abierto una ventana por las que un pueblo, con mil colores y mil alternativas se han colado en nuestras vidas. No cerraremos esa ventana. Las organizaciones sindicales y sociales que conformamos la Asamblea Nacional de la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria, vamos a seguir seguir abriendo ventanas, junto a quienes luchan para que nuestras vidas sean realmente soberanas, con todos los derechos.

Gaur kolore eta esku asko elkartu ditugu mundu gris hau gaindituko duen mundu berria argitzeko. Baina itzalita dago oraindik. Zure ekarpena behar dugu, eta zurea, eta baita zurea ere. Horretan datza aldaketaren sekretua. Horregatik proposatzen dizuegu ariketa erraza eta praktikoa egin dezazuen. Itxi ezazue begiok hamar segundoz, eta erabaki ezazue egin nahi duzuela. Begiok zabaltzean dena ezberdina izango da.

Categoríak: Sin categoría.

1 thought on “Alternatiba Gara

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *