Arrakasta itzela

IMG_7544Milaka eta milaka dira goizean goizetik Alternatiben Herria ekimena babestu asmoz Bilbora etorri diren lagunak. Antolatu diren ekimen ezberdinak jendez lepo daude, eta kalean ere giro itzela dago. Hortaz, lehenik eta behin, ezinbestekoa da ekimen honen arrakasta izugarria nabarmentzea.

Ekimenaren aurretik argi eta garbi esan genuen, eta gaur iragarrita hura frogatzen ari gara: baditugu ehunka alternatiba egungo sistema bidegabearen aurrean. Eta eguneko lehen ordutik frogatzen ari gara. Ekimenari babesa erakutsi dioten erakunde guztiek, 160tik gora, bestelako eredu sozial, politiko eta ekonomiko bat lortzeko dituzten alternatibak plazaratzeko aukera izan dute, beraz.

Goizeko egitaraua oso erakargarria izan bada, arratsaldeko eskaintzaz berdina esan genezake. Horregatik, ziur gaude orain arteko giro itzelak jarraituko duela. Gainera, ez ahaztu, amaiera ekitaldiaren ostean erromeria mundiala egongo dela Karpa Nagusian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude