Martxan da Alternatiben Herria

IMG_7421Goizeko 10:00tan hasiera eman zaio egun osoan zehar Bilboko erdigunean ospatuko den Alternatiben Herria ekimenari. Baita hasiera ikusgarria eman ere. Izan ere, Bilboko Areatzan kokatutako karpa nagusian egindako aurkezpen ekitaldia zirraragarria izan da oso.

Ehunka lagun elkartu gara Alternatiben Herriko hasierako ekitaldian. Karpa nagusian leihoa ireki da eta haize freskoaren bufadak freskatu ditu bertaratutakoen azalak. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren prozesuaren berri jaso dugu, 2016ko urtarrilaren 23ko asanbladarako deialdia barne. Jarraian etorri dira Irlandako laguna, quechuazko kanta, bertsoa, normaltasunari zaplastekoa ematen zion performancea, gorputzen erabakiaren inguruko aldarrikapena, ekonomia sozialaren aldeko aldarria… Emozioa eta ilusioa. Egunak emango duen aberastasun eta aniztasunaren aurrerapen txikia.

Hemendik aurrera eta eguna amaitu arte Alternatiben Herria ekimenak egitarau benetan oparoa prestatu du. Izan ere, egun osoan zehar frogatuko dugunez, asko eta asko dira egungo sistema bidegabearen aurrean esparru ezberdinetan Euskal Herrian lantzen ari diren alternatibak.

Eguna hasi besterik ez da egin. Gaur, denok Bilbora!

Kategoriak: Sailkatu gabea.

1 thought on “Martxan da Alternatiben Herria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude