26 urtarrila, 2018

AuzoEKOnomia

Pertsonak ardatz eta helburu dituzten alternatiba ekonomikoak bultzatuko ditu. Bertan parte hartzen duten eragile desberdinek, eskubide sozialak bermatuko duen eredu baten alde lan egingo dute. Izan ere, premia handia dugu praktika demokratikoak ekonomia alorrera eramateko.
Ekonomia ikuspuntu ezberdinetatik landuko da, ahalik eta ikuspuntu zabalena izateko: ekonomia feminista, jasangarritasunaren eta burujabetzaren ekonomia, gazte eta jubilatuen egoerak eta giza talde desberdinen ekonomia ereduak. Zentzu berean, ekonomia hainbat sektore landuko dira: elikadura, eraikuntza, industria, zerbitzuak, etab. Gainera, hornidura laburreko ekoizpen kateak bultzatuko dira.

Hona hemen egitaraua:

10:30-11:00 Bertso gosaria. Sustrai Colina
11:00-12:00 Aurkezpen kreatiboak: Gu geu gara alternatiba, Itsulapikoa, Gure Sustraiak eta Izarkom. Euskaraz
12:00-14:00 Hitzaldi-debatea: Alternativas al Sistema Capitalista. Maria Pazos, Mariu Ruiz Galvez, Alex Arizcun eta Joxerra Senarrek gidatua. Erdaraz
16:00-17:00 Aurkezpen kreatiboak: Olatukoop, Peñascal, Koopfabrika eta Microfides. Euskaraz
17:00-17:45 Itxiera. Kapitalismotik bizitza erdigunean jartzera.

Egun osoan zehar:

  • Mural bat egingo da.
  • Tailerrak
  • Eragileen erakusketa eta ekonomia sozial eta solidario azoka

Hemen deskarga dezakezu egitaraua eta guneen mapa.


AuzoEKOnomia-n izango direnen artean Gure Sustraiak baserri eskola dugu. Jarraian aurkezpena: