[argazkiak] 13 zaska kapitalari!
Ehundaka lagunek beren kapitalari 13 zaska eman nahi izan zizkioten, Kataluniatik ekarritako kutxatan konpromisoa jasoz. Irudi ederrak!
Ehundaka lagunek beren kapitalari 13 zaska eman nahi izan zizkioten, Kataluniatik ekarritako kutxatan konpromisoa jasoz. Irudi ederrak!
Hona hemen Alternatiben Herriko irudi batzuk.
Ahotsa.info-n Alternatiben Herria egunaren kronika egin dute. Eskerrik asko lagunok!
Alternatiben Herria ireki egin da goizeko 10etan, irekiera-ekitaldi baten bidez Takonerako Vistabellan. Ekitaldi horretan, dozenaka lagun eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eragileek (gaurko ekimenaren antolatzailea) Kapitalari 13 Zaska izeneko konpromisoen zerrenda sinatu dute (dokumentua eransten dugu). Hauexek dira, besteak beste: kontsumo arduratsua, bizikletaren erabilera, hondakinen murrizketa eta berrerabilera, euskararen ofizialtasuna, txanpon sozialak, zaintza-lanak banaketa, ondasunaren banaketa eta abar. Jarraian, autobus geltoki zaharrean, Sustrai Colina bertsolariak jardunaldiaren hasiera kultural eta aldarrikatzailea egin du. Dena den, egitarau zabal eta anitzaren lehen ekitaldiak besterik ez dira izan. Iruñeko erdigunea jendez beteta egon da goiz osoan, Alternatiben Herriaren hitzaldi eta ekitaldietan parte hartzen. Jakina denez, sei auzo prestatu dira atal tematiko gisa: Auzoekonomia Read more about Iruñea kapitalismoarekin deskonektatzeko alternatiben hiriburua izaten ari da[…]
Atzotik ari gara Iruñea Alternatiben Herrirako prestatzen… Hemen argazki batzuk!
Margaret Thatcherrekin tea hartzeko azken aukera duzue honakoa. Oraingo honetan Carlos Rey elkarrizketatu du, Ekonomia Solidarioko Sareko (REAS) kide dena. Berak ere Alternatiben Herrian hartzen du parte. Ea oraingoan zer dion gure Maggiek! Eta ez ahaztu, bihar Iruñean ikusiko dugu elkar!
Topatu.eus-en Alternatiben Herriaren bueltan ibili diren eta dabiltzan gazteak elkarrizketatu dituzte. Hemen bideoa!
Dino Altavez, aldaketaren aurkako liderrak, Margaret Thatcher Iruñera gonbidatu du. Errejimen Zaharreko indarrekin euskararen aurkako manifestazioa izango da ekainaren 2an bertan… baina baita sistema kapitalistaren alternatiben festa ere! Nahaste bitxia, halere…
Pintatzea gogoko duzu? Ba ekainaren 2an gune zentralean artista pintoreentzat hitzordua izango da! 9:30ean bertaratzen bazara, zure ohol, asto eta bestelako materialekin, zure alternatiba pintatzeko aukera izango duzu. Ondoren karpan aurkeztuko dira, guztien bistara jarriz. Zatoz!
Herriak eta Burujabetza auzoko Maider Caminos izan da Margareten azken biktima. Ikusi, ikusi! Ezingo diozue barreari eutsi!
Cohousing-a? Soziokrazia? Arterra aurkezten dizugu, espazio pribatuak eta espazio komunalak konbinatzen dituen etxebizitza-proiektu eraldatzailea. Ekainaren 2an Herriak eta Lurra auzoan Arterra bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu. Kapitalismoaren ustiaketa suntsitzailearen aurrean alternatibak badaude, Hemen Bai! Hemen bideoa:
Diru-bilketa kolektiboan parte hartu nahi duzula, eta ez dakizula zein opari aukeratu? 20 euroren truke Aingeru Ardaizek egindako artelana eskuratzeko zozketan parte har dezakezu! Ez itxaron, eta zozketako txartela lortzeko Itsulapikoa-ra jo! Oharra: zozketa bazkariaren ondoren egingo da.
Margaret ez da nekatzen, aizue! Haurren Errepublikarekin sartu da oraingoan, Xabi Urrutia elkarrizketatuz…
Prest dugu egitaraua! Ikusi, ikusi, zenbat gauza interesgarri! Zatoz Alternatiben Herrira!
Tatxaaaaan!!! Alternatiben Herriak badu abestia! Eta nola ez, auzolanean egina. Jarraian ikusi eta hemen klikatuta deskarga dezakezue. “Proposatu zure alternatiba Posible da gizarte eredu berri bat sor dezagun gizarte eredu berri bat Askok dio “There is no alternative” Hausnarzazu, hemen badaude ta!” Musika egilea: Iñigo Muñoa – Letra: Julio Soto – Abeslariak: Silvia Guillen (Hibakusa), Gorka Armendariz (Lehiotikan), Iñigo Muñoa – Bajua: Maitane Villabona – Kitarra: Ander Perurena – Bateria: Asier Musa – Koroak: Idoia, Aitziber, Ainara, Maitane eta Maria (Gabri taldea) – Estudioa: Josu Martinez – Bideo egilea: Oier Albiztur Egun osoko ekimen hau antolatu ahal izateko guztion laguntza behar dugu, eta horretarako diru bilketa/crowdfunding bat martxa jarri berri Read more about Posible da! Alternatiben Herriko abestia![…]