maiatza 14, 2018

Kontuan izateko alderdiak

Alternatiben Herriaren azoketan ekimen moduan parte hartu nahi baduzu, honako galde-sorta bete behar duzu 2018ko maiatzaren 30a baino lehen. Dena dela, badira alderdi batzuk kontuan hartu beharrekoak:

  • Ordutegia: larunbatean, 2018ko ekainak 2, 10:00etatik 19:00ra arte (muntatzeko eta desmuntatzeko ordutegia geroago jakinaraziko da).
  • Kuotaren zenbatekoa partaide bakoitzak zehaztuko du, baina 20 € eta 60 € bitartekoa izan behar da.
  • Doakoa izanen da (borondatearen truke) deus saltzen ez duten talde eta elkarteendako.
  • Doakoa izanen da (borondatearen truke) pertsonal kontrataturik ez duten ekimen sozialendako.
  • Azokan parte hartzen duen talde eta elkarte bakoitzak bere mahaia eraman behar du, gehienez 2 metro zabal duelarik.
  • Azokan parte hartu nahi duten postuek hitzeman behar dute egunean daudela zerga-beharretan (IAE, Gizarte Segurantza eta Udal Ogasuna).
  • Elikagai eta ostalaritza-postuei dagokienez, haien ardura izanen da indarren dauden arauak —elikagaien osasun eta segurtasun arlokoak— betetzea. Hurrengo estekan agertzen dira arau horiek guztiak.
  • Artisauek, azoketan parte hartu ahal izateko, egiaztatu behar dute ekonomia sozial eta solidarioko taldeetan daudela edo parte hartzen dutela.
  • Muntaketa-lanetarako ibilgailuren bat sartu behar dutenek beraren matrikula jakinarazi beharko dute 2018ko maiatzaren 30a baino lehen.

* Mahairik ekartzerik ez baduzu, edo betekizunen bat betetzerik ez baduzu, azaldu iezaguzu zure arazoa “oharrak eta iruzkinak” delako atalean, eta harremanetan jarriko gara zurekin konponbideak bilatzeko.