Bilbo motorrak berotzen hasi da
Urriaren 24ko jaia izango denaren aurrerapen txiki bat egin genuen Bilbon: azoka sozial eraldatzailea, musika, jana, edana… eta giro bikaia alternatiben auzoan!
Urriaren 24ko jaia izango denaren aurrerapen txiki bat egin genuen Bilbon: azoka sozial eraldatzailea, musika, jana, edana… eta giro bikaia alternatiben auzoan!
Zer? Non? Nola? Hona azalpena…
Urriaren 24an egingo dugu, Bilbon, Alternatiben Herria. Lehen agerralditxoa Donostian egin genuen, Alternatiben Herrixkan, ekainaren 6an. Hona orduko argazki batzuk.
Alternatiben Herria ekimena prestatzen ari garen eragileok baditugu alternatibak egungo eredu kapitalistaren aurrean. Hau horrela dela erakusteko hitzordua ere jarri dugu: urriak 24, larunbata, Bilbon.
Sareetan agertutakoarekin #touralternatiba eta #alternatibenherrixka buruz bilduma egin dute.
Beste era batean bizitzeko askotariko ereduen topagune bat da. Gaur egun bizi dugun klima aldaketari aurre egiteko egiazko aukerak biltzen eta bistaratzen dituen herrixka simulazio bat da Alternatiben herrixka.