Auzokoak 5: Arterra

Cohousing-a? Soziokrazia? Arterra aurkezten dizugu, espazio pribatuak eta espazio komunalak konbinatzen dituen etxebizitza-proiektu eraldatzailea. Ekainaren 2an Herriak eta Lurra auzoan Arterra bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu. Kapitalismoaren ustiaketa suntsitzailearen aurrean alternatibak badaude, Hemen Bai! Hemen bideoa:

Auzokoak 4: Transkolore

Jada 4. saioa dugu hau, eta Transkolore ekarri dugu gurera, trans pertsonen eskubideen alde lan egiten duen egitasmoa. Ekainaren 2an antolatu dugun Alternatiben Herriko “Bizitza anitzak eta duinak” auzoan sistema heteropatriarkal-kapitalista honek bazterrean utzi gaituzten pertsonak eta egitasmoak saretu eta ezagutzeko aukera izango duzu, eta besteak beste, Transkolore bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu. #HemenBai! Egun osoko ekimen hau antolatu ahal izateko guztion laguntza behar dugu, eta horretarako crowdfunding bat martxa jarri berri dugu. Animatu eta lagundu bertako alternatibak indartzen eta saretzen!! Itsulapikoa-n egin dezakezu!