Auzokoak 5: Arterra

Cohousing-a? Soziokrazia? Arterra aurkezten dizugu, espazio pribatuak eta espazio komunalak konbinatzen dituen etxebizitza-proiektu eraldatzailea. Ekainaren 2an Herriak eta Lurra auzoan Arterra bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu. Kapitalismoaren ustiaketa suntsitzailearen aurrean alternatibak badaude, Hemen Bai! Hemen bideoa:

Posted in Sailkatu gabeaTagged

Auzokoak 4: Transkolore

Jada 4. saioa dugu hau, eta Transkolore ekarri dugu gurera, trans pertsonen eskubideen alde lan egiten duen egitasmoa. Ekainaren 2an antolatu dugun Alternatiben Herriko “Bizitza anitzak eta duinak” auzoan sistema heteropatriarkal-kapitalista honek bazterrean utzi gaituzten pertsonak eta egitasmoak saretu eta ezagutzeko aukera izango duzu, eta besteak beste, Transkolore bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu. #HemenBai! Read more about Auzokoak 4: Transkolore[…]

Posted in Sailkatu gabea

3. errezeta: Txitxirioak

@Arkkuso txiolari eta youtuberrari bertako barazkiekin eta barazki ekologikoekin kozinatzeko erronka proposatu diogu. Hemen duzue hirugarren errezeta: Txitxirioak tomate eta baratxuri freskoekin. Errezeta hau prestatzeko denbora asko ez duzuenerako oso egokia da.

Posted in Sailkatu gabea

Auzoekonomia-n Gure Sustraiak baserri eskola

Alternatiben Herrian sistema kapitalistaren aurrean egunez egun eraikitzen ari diren alternatibak erakutsiko ditugu. Bertan parte hartuko duen eragileetako bat Olloko Gure Sustraiak baserri eskola da. Proiektuari eta AUZOEKONOMIAri buruz bideo ederra duzue!