Aingeru Ardaizen tailla ederra etxera eraman nahi?

Diru-bilketa kolektiboan parte hartu nahi duzula, eta ez dakizula zein opari aukeratu? 20 euroren truke Aingeru Ardaizek egindako artelana eskuratzeko zozketan parte har dezakezu! Ez itxaron, eta zozketako txartela lortzeko Itsulapikoa-ra jo! Oharra: zozketa bazkariaren ondoren egingo da.  

Auzokoak 4: Transkolore

Jada 4. saioa dugu hau, eta Transkolore ekarri dugu gurera, trans pertsonen eskubideen alde lan egiten duen egitasmoa. Ekainaren 2an antolatu dugun Alternatiben Herriko “Bizitza anitzak eta duinak” auzoan sistema heteropatriarkal-kapitalista honek bazterrean utzi gaituzten pertsonak eta egitasmoak saretu eta ezagutzeko aukera izango duzu, eta besteak beste, Transkolore bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu. #HemenBai! Read more about Auzokoak 4: Transkolore[…]

Posted in Sailkatu gabea

Maggie vs Mikel Santamaria (El Té con Margaret)

Maggie bueltan da Ahotsa.info-ren eskutik. 2. saio honetan Mikel Santamaria elkarrizketatu du, Alternatiben Herriko Herriak eta Lurra auzoan parte hartzen duena. Margareti ez zaizkio Mikelek esan dituenak, Abiadura Handiko Trenari buruz, ezta inguruneari, garapenari, desazkundeari buruz esan dituenak ere… ikusi, ikusi!

Azokako ibilbidea

Ekainaren 2a hurbiltzen ari da… eta badugu jada azokaren ibilbidea! Honakoak dira jarduera tokiak: Erraldoien txokoa, Katakrak liburuak, San Frantzisko eskola, Liburutegia, Plazara!, Kondestable, Auzoenea, Maravillas Gaztetxea eta Zabaldi. Egitaraua laster ekarriko dugu webgunera…