Zuen ekarpena ezinbestekoa da Alternatiben Herria aurrera ateratzeko

Dakizuen bezala, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bizitza erdigunean izango duen eredu sozial berria aldarrikatzen du eta horretarako, mobilizazioa zein interpelazioa ezinbestekoak diren bezala, eredu sozial berria egunez egun eraikitzearen aldeko hautua egin du.

Joan den martxoaren 14an Bilbo eta Iruñean Aldaketa soziala orain! Tenemos alternativas lelopean manifestazio koloretsu zein parte hartzaileak egin ziren eta orain bestea, erronka handia dugu, Alternatiben Herria antolatzea.

Alternatibaren Herria urriaren 24an egingo dugu Bilbon. Egunaren zehar, Bilboko erdigunea, herri txiki bat bihurtuta, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteko dugu. Mobilizazio eraikitzailea, denontzako tokia eginez. Dagoeneko 70 eragile parte hartzen ari dira egun hori antolatzen.

Hau guztia aurrera ateratzeko ezinbestekoak ditugu ekarpen ezberdinak. Egin den apostua oso garrantzitsua izanik zuen laguntza ekonomikoa behar dugu, eta bi modutan egitea proposatu nahi dizuegu:

  • Ekarpen ekonomiko xumea egitea zuen ahalmenaren arabera, 50 eta 200 euro bitartean. Ekarpena egiteko mesedez diru sarrera bat egin jarraian aipatzen den kontuan:

EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN PLATAFORMA 

Fiare:  ES63 1550 0001 2000 0139 9922

 (ez ahaztu izen-abizenak -norbanakoen kasuan- edota zuen eragileen izena jartzea)

Gogoratzen dizuegu blogean ere manifestua sinatzeko aukera dagoela, norbanako gisa edo zuen eragilearen izenean.

Bukatzeko, ekimenean parte hartzera animatzen zaituztegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude