Alternatiben Herriaren aurrerapena, irailaren 24an, Bilbon

20150924-Bilboko-aurkezpena-213x300.jpgUrriaren 24an Alternatiben Herria ospatuko da Bilbon bizitza eta jendartearen aurka egiten duen eredu honen eta Klima Aldaketaren errealitatearen aurrean sistemaren aldaketa gauzatzeko.

Egun osoko egitaraua izango da Bilboko Areatza eta 7 kaleetan zehar egongo diren 6 auzotan antolatuta: Ekonomia eredua, natura, bizitzaren iraunkortasuna, aniztasuna, ondare komuna, eta demokrazia, burujabetza eta parte hartzea.

97 Irratitik ere sinatu dute manifestua, beste dozenaka eragile ezberdinekin batera, eta egun txiki-handi horretarako hilabete baino gehiago falta den arren, irailaren 24an (ostegunean) zuzeneko irratsaioa egingo dute Mallonako galtzadetako estudioetatik eta Unamuno plazatik, bertaratuko diren mugimendu, eragile eta kolektibo ezberdinekin eskuz esku, 17:00etatik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude