Lehenengo aste arrakastatsua

Astebete igaro da Alternatiben Herria ekimena finantzatzeko crowfunding kanpaina martxan jarri zenetik. Eta, zorionez, bide onetik goazela esan dezakegu. Dagoeneko 6.480 euro bildu dira, ekimenak aurrera jarraitu ahal izateko beharrezkoa den gutxienekoaren %53.

Agerikoa da oso kopuru garrantzitsua dela, baina kontuan hartu behar dugu zifra hori oraindik oso urrun dagoela ekimenak duen helburutik. Azpiegitura nagusiak ordaintzeko beharrezkoa den diru kopurua 21.050 euro dira; kopuru hori gainditzen bada askoz hobe, noski, beharrak oraindik ere askoz gehiago direlako.

Ur tanta askok itsaso bat egiten dutela esan ohi da. Oraingoz ur tanta asko bildu dira, baina ez beharrezkoak diren ur tanta guztiak. Denon ekarpenarekin urriaren 24an Alternatiben Herria egingo dugu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude