Gure kamisetek kode etikoa betetzen dute

Gizartearekin eta hazkunde iraunkorrarekin dugun konpromisoarekin, Sol’s arro dago nazioartean lan baldintza arloan, kalitatean, babesean, zerbitzuan eta ekimen etiko eta sozialen garapenean dauden ziurtagiri garrantzitsuenak betetzen dituelako, beste hamabost GKE Gobernuz Kanpoko Erakunderekin baina gehiagorekin lankidetzan.

Lan baldintzak:

  • Lan baldintzen inguruko Wrap Nivel Platinum ziurtagiria kanpoko enpresa independenteen ikuskaritzaz lortua.
  • Higiene eta osasun baldintzen hobekuntza, mediku zentro integratu bati eta langileen  heziketa/trebakuntza iraunkorrari esker.
  • Fair Wear Foundation-i atxikimendua, langileen eskubide eta askatasunaren arloan jokabide kode eredugarria errespetatzeko konpromisoa haretuz.
  • Publizitateko profesionalen federazio frantsesaren gutunaren sinadura Produktu Promozionalen Europako Elkartearen (EPPA) eta 2FPCO-ren bitartez.

Kalitatea:

  • Sol’s-ek bere ekoizpen guztiak aztertu, kontrolatu eta probatzen ditu NFX06-022 araudia betez.
  • Stock-eko artikuluen kontrola lote zenbakien erabileraren bidez.
  • Jantzi organikoen kalitatea eta trazabilitatea Organic Content Standard ziurtagiriaren bidez Control Union certifications-ek egina (CU815208).

Babesa:

  • Umeen lanari buruzko Genevako Hitzarmena zorrotz betetzen dugu.
  • Egungo araudiak betetzen ditugu, batez ere kontsumitzaileraren osasun eta segurtasuna bermatzen duen REACH, IFTH-rekin lankidetzan.
  • Enbalaje birziklagarria erabiltzen dugu.
  • Kolorante kaltegarririk erabiltzen ez dugula bermatzen dugu OEKO TEX Ziurtagiriarekin: Nº CQ 1094/1 eta Nº 1094/2.

Baloreak:

Kudeaketa etiko eta soziala GKE eta elkarteen bidez konprometituta: Bangladesh-en ONG Nari Uddog (NUK)-en, Agarasindhur ospitalea finantzatu dugu, emakume eta umeen emantzipaziorako etengabeko babesa (NUK) eta Screepur-eko umezurztegiaren finantzazioa Bangladesh-en.

Zerbitzua:

ISO 9001:2008 Ziurtagiria “logistika eta garraioa”. Logistika zerbitzua Europako itsas porturik handienetako batean (Le Havre, Frantzia).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude