Alternatiben Herria aurkeztu dute Donostian ere

Kaxildan bildu ginen Donostiako Alternatiben Herrixka antolatu genuen pertsona eta eragileak, Alternatiben Herriaren berri zuzena izateko gogo biziz. Urriaren 24ean Bilbon gertatuko denaren laburpena jasotzen duen eskuorria jasotzean liluratuta gelditu ginen egunak hartuko duen dimentsioaz. Eta luze hitz egin genuen hori guztia desberdinen artean antolatzeak duen lanaz eta balioaz, lehen eskutik ezagututa Donostiako Herrixka xumea antolatzeak hori suposatu ziguna.

Taldean banatu genituen eskuorri eta kartel mordoxka, bakoitzak bere eremuetan zabal ditzan, eta proiektua finantzatzatzeko kamiseta eta crowdfunding auzolaguntzaz jardun genuen. Kamisetak Emausen dendan eta Doka kafe antzokian daude salgai, eta auzolaguntza martxa onean doa, baina jende gehiagorengana iritsi behar dugu. Donostiatik bultzatuko dugu ekimena!

Amaitzeko urriaren 24ean bertan ditugu boluntario beharretaz aritu ginen. Hoberena boluntarioak erakartzeko deialdia Alternatiben Herriaren webean egitea, esan zen, fitxa bat jarriz: izen-abizenak, herria, emaila eta telefonoa. Lotura hori izanda, jendeak bere sareetan zabalduko du, ahalik eta boluntario gehien lortzeko.

Hilabete baino gutxiago gelditzen da urriaren 24ko egun handirako, eta jendea laguntzeko gogoz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude