Basaurik jada dastatu du Alternatiben Herriaren zaporea

Herriko festak zirela probestuta, Baietz Basauri plataformak azoka sozial eraldatzailea antolatu zuen urriaren 24a laster batean Bilbon ospatuko dugula ikusarazteko.

AlternatibenHerria_Basauri5AlternatibenHerria_Basauri6AlternatibenHerria_Basauri7AlternatibenHerria_Basauri9

Goiz guztian zehar, basauriarrak etengabe gerturatu ziren postuetara Euskal Herrian jada martxan ditugun alternatiben inguruko informazioa eskatzen.

AlternatibenHerria_Basauri3Bereziki, bertako ekoizleen produktuak jarri zituzten salgai, Elikadura Burujabetzaren bidean urratsak sendo ematen ari garenaren erakuslehio.

Ekoizle eta antolatzaileen artean, Bizilur, EHNE, Igitie, Esnetik eta Maskuiu izan genituen.

Azokaz gain, haur jolasak ere izan ziren Bidatz taldearen eskutik, eta baita kale-animazioa eta infoguneak ere.

AlternatibenHerria_Basauri

 

 

 

 

 

AlternatibenHerria_Basauri4

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude