Bilbo motorrak berotzen hasi da

Pasa den ostiralean urriaren 24ean izango den Alternatiben Herriaren aurrerapena izan genuen Bilbin. Jendea hurbilarazi zuena lehenik azoka sozial eta solidarioa izan zen, antolketan parte hartzen ari diren zenbait eragilek euren materialak ikusgai eta salgai baitzituzten.

AlternatibenHerria_Bilbo1IMG_6338IMG_6337

Eragilehorien artean Esnetik kooperativa, Brujas y Diversas, Fiare banku etikoa edota Boga garagardoa izan genituen.

tmp_16066-IMG_63481192343554tmp_16066-IMG_6343-1028465608IMG_6344

Horrelako jai batean noski, ezinbestekoak izan ohi dira jana eta edana, baina baita musika ere. Erromeria ez ezik, elektrotxarangak ere ederki alaitu zituen Bilbiko kaleak.

IMG_6341IMG_6335tmp_16066-IMG_6347777687571

Baina kasu honetan, onena irudiak eta bideoa ikusiz, urriaren 24an bost auzoz jositako Alternatiben Herria izango denaren ideia egitea da! Hemen duzue Manu Robles Arangiz fundazioak egindako bideoa:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude