Sindikatuek Alternatiben Herria ekimenean parte hartzeko gonbita luzatu dute

tmp_27486-argazki1-1291752339Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren sinatzaile ELA, LAB, ESK, STEILAS eta EHNE sindikatuetako ordezkariek agerraldi publikoa egin dute urriaren 24an Bilbon egingo den Alternatiben Herria ekimenari babesa emateko. Sindikatu hauetako arduradunek azpimarratu dutenez, “urriaren 24an eraldaketarako hazia landatuko dugu Bilbon. Horregatik aldaketa honen parte izan nahi duten langile guztiei dei egiten diegu ekimen honetan parte hartu dezaten”.

Ordezkari sindikalek berebiziko garrantzia eman diote Alternatiben Herria eraikitzeko prozesuari. “Ekimena hilabete askotako lana da. Prozesuari erreparatuz gero, izugarri aberatsa da. Jende ugari parte-hartzen ari da, ekimenak dagoeneko 145 eragile sozialen atxikimendua jaso duelarik, tartean hemen bildu garen sindikatuak. Eraldaketa sozialean sinesten dugun eragileak garen neurrian, guretzat lehentasun bat da egungo sistemaren aurrean alternatibak bilatzea. Horretan ari gara, eta horretan jarraituko bai urriaren 24an eta bai etorkizunean ere”.

Hau guztiagatik ELA, LAB, ESK, STEILAS eta EHNE sindikatuetako ordezkariek mezu argia igorri nahi izan dute: “urriaren 24an, denok Bilbora!”.

tmp_27486-IMG_20151013_131727772886991

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude