9 otsaila, 2018

Info7n OLATUKOOP-ek duen tartean elkarrizketa entzun. Zer izango da Alternatiben Herria 2018an?

Egungo eredu soziala gainditzeko, Alternatiben Herria Iruñean

Ekainaren 2an Iruñean egingo da Alternatiben Herria. Bilgune feministako kide eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako Amaia Zufiak aurreratu digunez, jendarte justu, solidario eta desiragarriagoa egiteko ‘gurean alternatibak badirela’ azaleratuko da. Proiektuak ezagutu, partekatu eta eztabaidatzeko bost gunez osatuko da. Noski, egunak ere festa kutsua izango du.

Klikatu hemen eta entzun!