Eredu sozial berri bat posible eta beharrezkoa dela erakutsi da Iruñean
Ahotsa.info-n Alternatiben Herria egunaren kronika egin dute. Eskerrik asko lagunok!
Ahotsa.info-n Alternatiben Herria egunaren kronika egin dute. Eskerrik asko lagunok!
Margaret Thatcherrekin tea hartzeko azken aukera duzue honakoa. Oraingo honetan Carlos Rey elkarrizketatu du, Ekonomia Solidarioko Sareko (REAS) kide dena. Berak ere Alternatiben Herrian hartzen du parte. Ea oraingoan zer dion gure Maggiek! Eta ez ahaztu, bihar Iruñean ikusiko dugu elkar!
Dino Altavez, aldaketaren aurkako liderrak, Margaret Thatcher Iruñera gonbidatu du. Errejimen Zaharreko indarrekin euskararen aurkako manifestazioa izango da ekainaren 2an bertan… baina baita sistema kapitalistaren alternatiben festa ere! Nahaste bitxia, halere…
Herriak eta Burujabetza auzoko Maider Caminos izan da Margareten azken biktima. Ikusi, ikusi! Ezingo diozue barreari eutsi!
Margaret ez da nekatzen, aizue! Haurren Errepublikarekin sartu da oraingoan, Xabi Urrutia elkarrizketatuz…
Maggie bueltan da Ahotsa.info-ren eskutik. 2. saio honetan Mikel Santamaria elkarrizketatu du, Alternatiben Herriko Herriak eta Lurra auzoan parte hartzen duena. Margareti ez zaizkio Mikelek esan dituenak, Abiadura Handiko Trenari buruz, ezta inguruneari, garapenari, desazkundeari buruz esan dituenak ere… ikusi, ikusi!
Bai, ongi ikusi duzu! Margaret Thatcher-ekin kafea hartzen izan dugu Almudena Herrera! Bera ELAko militantea da, feminista, eta Alternatiben Herria antolatzen dabilen lagunetako bat. Ikustekoa elkarrizketa! (Ahotsa.info bidez)