Iruñea kapitalismoarekin deskonektatzeko alternatiben hiriburua izaten ari da

Alternatiben Herria ireki egin da goizeko 10etan, irekiera-ekitaldi baten bidez Takonerako Vistabellan. Ekitaldi horretan, dozenaka lagun eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eragileek (gaurko ekimenaren antolatzailea) Kapitalari 13 Zaska izeneko konpromisoen zerrenda sinatu dute (dokumentua eransten dugu). Hauexek dira, besteak beste: kontsumo arduratsua, bizikletaren erabilera, hondakinen murrizketa eta berrerabilera, euskararen ofizialtasuna, txanpon sozialak, zaintza-lanak banaketa, ondasunaren banaketa eta abar. Jarraian, autobus geltoki zaharrean, Sustrai Colina bertsolariak jardunaldiaren hasiera kultural eta aldarrikatzailea egin du. Dena den, egitarau zabal eta anitzaren lehen ekitaldiak besterik ez dira izan. Iruñeko erdigunea jendez beteta egon da goiz osoan, Alternatiben Herriaren hitzaldi eta ekitaldietan parte hartzen. Jakina denez, sei auzo prestatu dira atal tematiko gisa: Auzoekonomia Read more about Iruñea kapitalismoarekin deskonektatzeko alternatiben hiriburua izaten ari da[…]

Aingeru Ardaizen tailla ederra etxera eraman nahi?

Diru-bilketa kolektiboan parte hartu nahi duzula, eta ez dakizula zein opari aukeratu? 20 euroren truke Aingeru Ardaizek egindako artelana eskuratzeko zozketan parte har dezakezu! Ez itxaron, eta zozketako txartela lortzeko Itsulapikoa-ra jo! Oharra: zozketa bazkariaren ondoren egingo da.  

Auzokoak 4: Transkolore

Jada 4. saioa dugu hau, eta Transkolore ekarri dugu gurera, trans pertsonen eskubideen alde lan egiten duen egitasmoa. Ekainaren 2an antolatu dugun Alternatiben Herriko “Bizitza anitzak eta duinak” auzoan sistema heteropatriarkal-kapitalista honek bazterrean utzi gaituzten pertsonak eta egitasmoak saretu eta ezagutzeko aukera izango duzu, eta besteak beste, Transkolore bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu. #HemenBai! Egun osoko ekimen hau antolatu ahal izateko guztion laguntza behar dugu, eta horretarako crowdfunding bat martxa jarri berri dugu. Animatu eta lagundu bertako alternatibak indartzen eta saretzen!! Itsulapikoa-n egin dezakezu!

Maggie vs Mikel Santamaria (El Té con Margaret)

Maggie bueltan da Ahotsa.info-ren eskutik. 2. saio honetan Mikel Santamaria elkarrizketatu du, Alternatiben Herriko Herriak eta Lurra auzoan parte hartzen duena. Margareti ez zaizkio Mikelek esan dituenak, Abiadura Handiko Trenari buruz, ezta inguruneari, garapenari, desazkundeari buruz esan dituenak ere… ikusi, ikusi!