Auzokoak 5: Arterra

Cohousing-a? Soziokrazia? Arterra aurkezten dizugu, espazio pribatuak eta espazio komunalak konbinatzen dituen etxebizitza-proiektu eraldatzailea. Ekainaren 2an Herriak eta Lurra auzoan Arterra bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu. Kapitalismoaren ustiaketa suntsitzailearen aurrean alternatibak badaude, Hemen Bai! Hemen bideoa:

Posible da! Alternatiben Herriko abestia!

Tatxaaaaan!!! Alternatiben Herriak badu abestia! Eta nola ez, auzolanean egina. Jarraian ikusi eta hemen klikatuta deskarga dezakezue. “Proposatu zure alternatiba Posible da gizarte eredu berri bat sor dezagun gizarte eredu berri bat Askok dio “There is no alternative” Hausnarzazu, hemen badaude ta!” Musika egilea: Iñigo Muñoa – Letra: Julio Soto – Abeslariak: Silvia Guillen (Hibakusa), Gorka Armendariz (Lehiotikan), Iñigo Muñoa – Bajua: Maitane Villabona – Kitarra: Ander Perurena – Bateria: Asier Musa – Koroak: Idoia, Aitziber, Ainara, Maitane eta Maria (Gabri taldea) – Estudioa: Josu Martinez – Bideo egilea: Oier Albiztur Egun osoko ekimen hau antolatu ahal izateko guztion laguntza behar dugu, eta horretarako diru bilketa/crowdfunding bat martxa jarri berri Read more about Posible da! Alternatiben Herriko abestia![…]

Auzokoak 4: Transkolore

Jada 4. saioa dugu hau, eta Transkolore ekarri dugu gurera, trans pertsonen eskubideen alde lan egiten duen egitasmoa. Ekainaren 2an antolatu dugun Alternatiben Herriko “Bizitza anitzak eta duinak” auzoan sistema heteropatriarkal-kapitalista honek bazterrean utzi gaituzten pertsonak eta egitasmoak saretu eta ezagutzeko aukera izango duzu, eta besteak beste, Transkolore bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu. #HemenBai! Egun osoko ekimen hau antolatu ahal izateko guztion laguntza behar dugu, eta horretarako crowdfunding bat martxa jarri berri dugu. Animatu eta lagundu bertako alternatibak indartzen eta saretzen!! Itsulapikoa-n egin dezakezu!

Maggie vs Mikel Santamaria (El Té con Margaret)

Maggie bueltan da Ahotsa.info-ren eskutik. 2. saio honetan Mikel Santamaria elkarrizketatu du, Alternatiben Herriko Herriak eta Lurra auzoan parte hartzen duena. Margareti ez zaizkio Mikelek esan dituenak, Abiadura Handiko Trenari buruz, ezta inguruneari, garapenari, desazkundeari buruz esan dituenak ere… ikusi, ikusi!