{"id":859,"date":"2015-10-20T09:57:38","date_gmt":"2015-10-20T09:57:38","guid":{"rendered":"http:\/\/alternatibenherria.eus\/?p=859"},"modified":"2021-06-19T08:22:09","modified_gmt":"2021-06-19T08:22:09","slug":"egitaraua-aurkeztu-dugu-bilboko-areatzan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/alternatibenherria.eus\/2015\/10\/20\/egitaraua-aurkeztu-dugu-bilboko-areatzan\/","title":{"rendered":"Egitaraua aurkeztu dugu Bilboko Areatzan"},"content":{"rendered":"

Alternatibak dituen herria bizirik dago. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta<\/a>ren asanbladak datorren larunbatean Alternatiben Herria ekimena egingo du. Aldarrikapen, hausnarketa eta ospakizun eguna izango da<\/strong>, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikiren erakusleihoa; elkarren arteko topagunea.<\/p>\n

\"Aurkezpena\"<\/a><\/p>\n

Ekimen honekin jarraipena emango diogu Bizi mugimenduak<\/a>, 2015eko abenduan Parisen klima aldaketari buruzko Goi Bilera dela eta (COP21<\/a>), Alternatiben Herriak antolatzeko egindako deialdiari, Sistema aldatu, ez klima<\/em><\/strong> lelopean.<\/p>\n

Deialdi berri honetan, klimaren inguruko proposamenari beste batzuk gehitu dizkiogu. Bizitza burujabea eskubide osoz<\/em><\/strong> da aukeratu dugun leloa. Izan ere, badakigu Euskal Herrian eremu sozial, ekonomiko eta kulturalean badirela hamaika pertsona eta eragile egunez egun alternatibak eraikitzen<\/strong>. Horregatik, urriaren 24an guzti hauek bildu eta plazara aterako ditugu<\/a>. Balio justuagoetan oinarritutako gizartea eraiki daitekeela sinetsita gaude eta proiektu hauek guztiak, aldaketa horren hazia direla erakutsiko dugu.<\/p>\n

Horregatik, dei hau egiten dugunok alternatibak ditugula eta jada martxan daudela erakutsi nahi dugu, eta honekin batera esan, sistema dela aldatu behar dena. Horregatik pertsonen beharrak erdigunean jartzen dituen eredu sozial berria aldarrikatzera gatoz: ongi bizitzeko, pertsonen zein herrien premiak asetzeko, gure buruak eta planeta zaintzeko eta nagusi den sistema aldatzeko.<\/strong><\/p>\n

Bide honetan, 150 eragileren atxikimendua<\/strong> lortu dugu. Hemen gaur elkartu garenak, eragile horien ordezkariak gara. Auzolana erabili dugu aurrera egiteko, jendeari lana eta dirua eskatuz. Horren erakusle, oraindik martxan dagoen crowdfundinga<\/a><\/em>, honezkero 14.724 euro bildu dituena.<\/p>\n

Bost auzo izango ditu Alternatiben Herriak:<\/strong><\/p>\n