250 boluntario inguru beharko ditugu U24an

Alternatiben Herria hamaika pertsona eta eragileren auzolanari esker ari da antolatzen. Alternatiben Herria hamaika lagun eta eragileren auzolaguntzari esker ari da finantzatzen. Eta urriaren 24an Alternatiben Herria nahi bezain ongi aterako da hamaika boluntarioen lanari esker.

Halako festa eta aldarrikapen egun handi bat behar bezala ateratzeko lan handia egin behar da, txanda askotan. Lehen estimazioa egin dugu eta , egunean bertan, 250 boluntario inguru beharko ditugula kalkulatu dugu. Zu horietako bat izan zaitezke. Animatuko zara?

Boluntario izan nahi baduzu idatziguzu email bat honako helbidera: alternatibenherria@gmail.com.

Mila esker zure lankidetzagatik!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude