Alternatiben Herria bultzatzeko kontzentrazioa, Bilbon, gaur

Gaur, irailak 24, Alternatiben Herria ekimena bultzatzeko kontzentrazioa egingo da Bilboko Unamuno Plazan, 17:00etan. Orain arteko egitaraua jasotzen duen eskuorria banatuko da, eta ekimenaren kamisetak salgai izango dira. Horretaz aparte, 97.0 irratiak emisio berezia egingo du Alternatiben Herriaren inguruan; bertan ekimenean parte hartuko duten eragile ezberdinei elkarrizketak egingo zaizkie. Helburua urriaren 24an Bilbon ikusi eta gozatu ahal izango ditugun alternatibei ahotsa ematea izango da.

Ekimena bultzatzen duten eragileek dei egiten diete Alternatiben Herria sustatzen duten lagun guztiei Bilbon egingo den ekintza honetan parte hartu dezaten. Bestalde, datozen egunotan Alternatiben Herria bultzatzeko hainbat ekimen egingo dira Gasteizen, Donostian eta Iruñean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude