Auzo honek kulturan, hizkuntzan, hezkuntzan eta herri izaeran jarriko du indarra. Euskararen ofizialtasun eskubidearen alde egiten dugu eta kultur ondarea plazaratu nahi dugu. Diskurtso eraikitzailearen erabileran oinarriturik, alternatiba sozialaren bidetik jorratuko dugu Alternatiben Herria. Honetarako zenbait proiektu erakutsiko ditugu, jendearen parte-hartze aktiboaren bidez zer lor dezakegun ikusteko: euskara sustatzen ari diren enpresen esperientziak, ikasle euskaldunak, eskola jantoki autogestionatuak, euskara ikastaroa, euskara planak, Iruñeko dendari euskaldunak, Iruñeko artista euskaldunak, ipuin kontalariak…
Hemen auzoko egitaraua:
10:00-13:00 Plaza. Erakusketa Azoka.
10:30-12:00 Eskolako aretoa. Hitzaldia: Ane Ablanedo “Zer kendu behar zaio eskolari?”. Euskaraz
10:30-12:00 Plaza. Mintzodromoa AEKk antolatuta
12.00-13.30 Eskolako kiroldegian. Tailerra. “Indarkeriarik gabeko komunikazioa”. Anhaí Sarasola. Erdaraz
12:00-13:30 Eskolako aretoa. Hitzaldia: Amelia Barkin/Aitor Idigoras “Segregazioa eskolan”. Euskaraz
12:30 Plaza. Topaketa: Euskal Herria Kantuz. Kantak eta dantzak.
16:30-18:30 Labrit Tours. Labritetik Ibilaldia beste Iruñea bat ezagutzeko (16:30 eta 17:30, tiketak goizean banatuko dira). Euskaraz
17:00-18:30 Plaza. Karrika Dantza. Euskal Dantza tailerra
17:00-18:30 Eskolako aretoa. Hitzaldia: Kontseilua. Euskaraz
18:30-19:30 Plaza. Martinbertso. Haurrei begirako bertso antzerki saioa. Euskaraz
Hemen deskarga dezakezu egitaraua eta guneen mapa.
Hemen Arragoa auzoan izango dugun erakundetako bat: Karrakiri elkartea.