26 urtarrila, 2018

Herriak eta lurra

Kapitalismoak Lurreko aberastasun guztiak menderatu dituen honetan, gizakia ekoizpen eta kontsumo makina izatera kondenatu gaituen honetan. Lurrak orokorrean dituen baliabideen ustiaketa bortitzak, baliabide asko eta asko desagerraztera ere eramaten ari du, Estatu zapaltzaileetan bizi garenon bizi eredua kolokan jartzeraino. Klima Aldaketa antropogenikoa, Lurreko bioaniztasunaren galera, nekazal lurren eta kulturen agortzea… dira egoera larri honen datu adierazgarrienetako batzuk.

Baina Estatu zapaltzaile honetako herri zapaldu honek, Euskal Herriak, Nafarroak, etorkizunari erantzukizunez begiratu nahi dio, eta zapalkuntza ororen gainetik errespetuan, Lurrari, Herriei, pertsonei errespetuan harremanduko den komunitate berria sortzeko grina eta beharra du. Eta horretara gatoz.

Gure Nafarroan ditugun bizi eredu berri horiek egikaritzen ari diren ekimen desberdinen erakusleiho eta engranajea izan nahi du Alternatiben Herria orokorrean eta Herriak eta Lurra auzoa zehazki. Egun Euskal Herrian martxan diren azpiegitura txikitzailearen inpaktuen salaketa ahaztu gabe. Baina batez ere etorkizunari itxaropentsu begiratzera gonbidatzen gaituzten ekimenak zabalduz. Elikagaiak eta energia kontsumitzeko zirkuitu berriak, auzolanaren kulturaz herrietan berpizten ari diren ekimen burujabeak, bizitza hiritar eta herritar sostengarri baterako tresnak, mugikortasunean, hondakinen kudeaketan, elikaduran… etab erakutsiz eta saretuz. Baina antzinatik modu sostengarrian garatu diren landa komunitate auzolangileei esker ona eman behar delakoan gaude, oso aspalditik gaur arte eusten diogun herri izaerari hain zuzen. Gure izana definitu duena, eta etorkizunari begira ezinbesteko erreminta izanen dena.

Beraz ongi etorri Alternatiben Herrira, ongi etorri Herriak eta Lurra auzora, ONGI ETORRI XXI.mendeko auzolanera!!

Hemen duzu guneko egitaraua!

  * KONDESTABLE

10:30 – 12:00 Hitzaldia. Infraestructuras de transporte en el Estado Español: TAV, autovías… Paco Segura. Erdaraz.

10:30 – 12:00 Mahai-ingurua. Trantsizio Energetikoa Euskal Herrian: Esperientzia herritarrak. Sustrai, Bizi, Goiener eta Tradener. Euskaraz.

12:00 – 13:30 Mahai-ingurua. Movilidad urbana en Pamplona. Erdaraz.

12:00 – 13:30 Mahai-ingurua. Situación y retos del mundo rural en Navarra. Representantes zonas rurales. Elebitan. Itzulpengintza.

Egun osoa. Erakusketak: Límites del Crecimiento (Ekologistak Martxan), Huerta Crítica (Mugarik gabe) eta Acaparamiento de Tierras (Mundubat)

  * SANTA ANA PLAZA

Goiza. Erakusmahaiak  eta hitzaldi laburrak (15-20 min). Elkarte, plataforma eta udal esperientziak…

Egun osoa. Herri Mandala

Egun osoa. Erakusketak: Kontsumo taldeen Nafarroako mapa, Egungo ingurugiro gatazken Nafarroako mapa, Pasa diren ingurugiro gatazken mapa eta Nafarroako Abiadura Handiko Trena

  * PIPARRIKA HIRI BARATZA

10:30-13:30 Tailerrak: Ereite eta hazien tailerra; Etxeko balkoietako landatzea; Hazien gordailua; Ongarria, materia organikoaren birziklapena…; Xaboia egiteko; Haurren jolasak; Elektrizitatea ematen duten bizikletak; Eguzki sukaldea (txistorra banatuko da); Gazta egiteko (Txantreako gaztagileak); Konpondu zure txirrindula Txirrnikletarekin. Elebitan

16:00-17:30 Kafe kalaka. Nafarroako Hiri Baratzen topaketak. Elebitan

17:30-19:00 Antzerkia. “Itoitz. Urpeko ipuinak” Amaia Elizagoien & Olaia Inziarte. Euskaraz

Egun osoa. Txosna. Jan eta edatekoak. Gertukoak eta ekologikoak.

Hemen deskarga dezakezu egitaraua eta guneen mapa.

Bestalde, hemen LURRAREKINBAT konpromisoen DEKALOGOA!

Baita Arterra-ri buruzko bideoa, Herriak eta Lurra auzoan izango dena: