Iruñea kapitalismoarekin deskonektatzeko alternatiben hiriburua izaten ari da

Alternatiben Herria ireki egin da goizeko 10etan, irekiera-ekitaldi baten bidez Takonerako Vistabellan. Ekitaldi horretan, dozenaka lagun eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eragileek (gaurko ekimenaren antolatzailea) Kapitalari 13 Zaska izeneko konpromisoen zerrenda sinatu dute (dokumentua eransten dugu). Hauexek dira, besteak beste: kontsumo arduratsua, bizikletaren erabilera, hondakinen murrizketa eta berrerabilera, euskararen ofizialtasuna, txanpon sozialak, zaintza-lanak banaketa, Read more about Iruñea kapitalismoarekin deskonektatzeko alternatiben hiriburua izaten ari da[…]

Auzokoak 5: Arterra

Cohousing-a? Soziokrazia? Arterra aurkezten dizugu, espazio pribatuak eta espazio komunalak konbinatzen dituen etxebizitza-proiektu eraldatzailea. Ekainaren 2an Herriak eta Lurra auzoan Arterra bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu. Kapitalismoaren ustiaketa suntsitzailearen aurrean alternatibak badaude, Hemen Bai! Hemen bideoa:

Aingeru Ardaizen tailla ederra etxera eraman nahi?

Diru-bilketa kolektiboan parte hartu nahi duzula, eta ez dakizula zein opari aukeratu? 20 euroren truke Aingeru Ardaizek egindako artelana eskuratzeko zozketan parte har dezakezu! Ez itxaron, eta zozketako txartela lortzeko Itsulapikoa-ra jo! Oharra: zozketa bazkariaren ondoren egingo da.  

Posible da! Alternatiben Herriko abestia!

Tatxaaaaan!!! Alternatiben Herriak badu abestia! Eta nola ez, auzolanean egina. Jarraian ikusi eta hemen klikatuta deskarga dezakezue. “Proposatu zure alternatiba Posible da gizarte eredu berri bat sor dezagun gizarte eredu berri bat Askok dio “There is no alternative” Hausnarzazu, hemen badaude ta!” Musika egilea: Iñigo Muñoa – Letra: Julio Soto – Abeslariak: Silvia Guillen (Hibakusa), Read more about Posible da! Alternatiben Herriko abestia![…]