urtarrila 26, 2018

Bizi anitzak eta duinak

Bizi esperientziak ugariak direla erakusteko beharra dugu, baita bazterrean bizi diren bizitzak zaintzeko eta ikusarazteko beharra ere. Aniztasunak bizia ematen digu eta bizitza anitzak behar ditugu; horregatik, disidente eta anitzak garela onartuta, gorroto eta diskriminazioarik gabeko bizikidetzak bilatuko ditugu. Merkatuen logikaren kontra egin behar da lan, eskubide sozialak defendatuz.

Hori dela eta, ikuspegi intersekzional batetik arituko gara, askotariko zapalkuntza eta biolentziek elkar eragiten dutela ulertuta: arrazismoa, matxismoa, kapitalismoa, helduen boterea, lodifobia, LGTBfobia, aniztasun funtzionalaren aurkako diskriminazioa… Sistema honen aurrean alternatiba indibidual zein kolektiboak eraikitzen ari garen identitate, gorputz eta proiektuak ezagutu nahi ditugu, elkarren arteko zubiak eraikitzeko.

Hemen guneko egitaraua, Nabarreria plazaren inguruan izango dena.

10.30-12.00 Maravillas gaztetxea. Mesa redonda/Mahaingurua “Carcel, CIEs, castigo: alternatibak badaude”. Ekhi Eizagirre (Bilgune Feminista), Yolanda Yañez (SARE antisida), Paz Francés (Salhaketa Nafarroa), Beatriz Villahizan (SOS arrazakeria). Elebitan

12.00-14.00 Zabaldi. “Construyendo alternativas desde los márgenes: aliantzak, aniztasuna, gorputzen arteko elkarguneak”. Sarrera Itziar Gandarias, Mahaingurua: Mounira Moustarih (PAH), Iris Dominguez (Transkolore), Sofia de Esteban (Asorna). Elebitan/Bilingüe

10.00-13.00 Artxiboa. “Emakumeentzako batukada tailerra”. Elebitan. Izena emateko: batukadaalternatibenherria@gmail.com

17.00-19.00 Artxibotik. Kalejira feminista: bertsoak, txalaparta, jotak, antzerkia, Nikaraguako dantza eta merienda. Geltokiak: Herriko Taberna-Nabarreria-Gune zentrala

Egun osoan zehar:

  • Argazki erakusketa. Zabaldi
  • Iruñea Harrera Hiriaren erakusmahaia. Tartekako solasaldiak. Kalean

Hemen deskarga dezakezu egitaraua eta guneen mapa.