Urriaren 24an Bilbon ospatuko den Alternatiben Herria eguna izan dute hizpide Hamaika Telebistan, Olatz Dañobeitiarekin. Kapitalismoaren aurrean dauden alternatibak batzea eta saretzea da helburuetako bat. Horretarako hainbat sektoretako eragileek indarrak batu dituzte.