Auzokoak 4: Transkolore

Jada 4. saioa dugu hau, eta Transkolore ekarri dugu gurera, trans pertsonen eskubideen alde lan egiten duen egitasmoa. Ekainaren 2an antolatu dugun Alternatiben Herriko “Bizitza anitzak eta duinak” auzoan sistema heteropatriarkal-kapitalista honek bazterrean utzi gaituzten pertsonak eta egitasmoak saretu eta ezagutzeko aukera izango duzu, eta besteak beste, Transkolore bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu. #HemenBai! Read more about Auzokoak 4: Transkolore[…]

Posted in Sailkatu gabea

Azokako ibilbidea

Ekainaren 2a hurbiltzen ari da… eta badugu jada azokaren ibilbidea! Honakoak dira jarduera tokiak: Erraldoien txokoa, Katakrak liburuak, San Frantzisko eskola, Liburutegia, Plazara!, Kondestable, Auzoenea, Maravillas Gaztetxea eta Zabaldi. Egitaraua laster ekarriko dugu webgunera…

3. errezeta: Txitxirioak

@Arkkuso txiolari eta youtuberrari bertako barazkiekin eta barazki ekologikoekin kozinatzeko erronka proposatu diogu. Hemen duzue hirugarren errezeta: Txitxirioak tomate eta baratxuri freskoekin. Errezeta hau prestatzeko denbora asko ez duzuenerako oso egokia da.

Posted in Sailkatu gabea

Auzoekonomia-n Gure Sustraiak baserri eskola

Alternatiben Herrian sistema kapitalistaren aurrean egunez egun eraikitzen ari diren alternatibak erakutsiko ditugu. Bertan parte hartuko duen eragileetako bat Olloko Gure Sustraiak baserri eskola da. Proiektuari eta AUZOEKONOMIAri buruz bideo ederra duzue!

Crowdfunding-a martxan jartzera goaz!

Alternatiben Herria aurrera eramateko guztion laguntza behar dugu. Horregatik, crowdfunding kanpaina jarri dugu. Zure ekarpena egiteko aukera bikaina duzu, finantzazio parte-hartzailearen bidez! Honako plataforman lagun dezakezu: www.itsulapikoa.eus

Alternatiben Herria berriz ere batzar orokorrean bildu da

Abenduaren 14an Alternatiben Herriko asanblada bildu zen berriz Katakraken, ekainak 2an, Iruñean antolatzen ari den egun osoko ekitaldiaren inguruan eztabaidatzeko. Gizarte kapitalista eta patriarkal honen aurrean alternatibak badirela eta batu ezkero biderkatu daitezkela erakusteko.